Metodologia
Girotze saioa ikastetxean
- Noiz: Museoa bisitatu aurretik,
- Non: ikastetxean lantzeko.
- Iraupena: 1 ordu.
Helburua: bisitatuko duten museoaren aurkezpen orokorra egitea eta bisitaren nondik norakoak ezagutzera ematea.
Ikasleentzako baliabideak: aurkezpen bat gelan denak batera ikusteko eta ikasle bakoitzarentzako fitxa bat.
Garapena:
-
- Aurkezpena: power point batean museoan landuko diren edukiak aurkeztuko dira (jarduera praktikoak, taldekako erronka etab…
- Fitxa: 4-5 ikaslez osaturiko taldeak sortu ondoren, ikasle bakoitzak bere fitxa jaso eta taldekideekin batera osatu beharko du.
Museoa ezagutzen
- Non: Makina Erremintaren Museoan.
- Iraupena: 3 ordu.
Helburua: batetik, museoan jasotzen den ondarearen berri ematea adinari egokituriko modu erakargarrian, eta bestetik, makina sinpleak ezagutzea.
Ikasleentzako baliabideak: ikus-entzunezko aurkezpena, taldekako erronka burutzeko fitxa eta makina sinpleen tailerra garatzeko materiala.
Garapena: ikasleak museora iristerakoan, ongi etorria eman eta egunean zehar garatuko den programa azalduko zaie. 3 jarduera nagusi burutuko dira:
1 ) Aurkezpena: Makina Erreminta Museoaren eta makina sinpleen aurkezpen orokorra talde osoarentzako. Bideo laburra (15 min) + bisita gidatua (15 minutu).
2 ) Taldekako erronka: 4-5 taldetan banatuta burutzeko erronka: taldeak dagokion fitxa eskuratuko du eta bertan proposatzen zaizkien ariketak osatu. Behin lortuta, talde bakoitzak esaldi bat eskuratuko du eta esaldi horiek gainerako ikaskideekin partekatuko ditu. Ordubete.
*Hamaiketakoa hartzeko atsedenaldia, 20 minutu.
3 ) Tailerra: 4-5 taldeetan banatuta, makina sinple ezberdinak ezagutu. Erabilera eta erabilera ezberdinen garrantziaz ohartu. Iharduera pratikoetan: Polea finkoa, mugikorra eta polipastoaren jarduera praktikoarekin 25 kg. narruzko poltsarekin frogak egin ahal izango ditu. Eta Ikasle bakoitzak egurrezko erradiodun gurpil bat egingo du. Behin tailerra amaituta, Museko bisita liburuan talde osoaren argazkia eta siñadurak ipiniko ditugu. Ordubete.
Amaierako saioa
- Noiz: Makina Erremintaren Museoa bisitatu ondoren.
- Non: Ikastetxean.
- Iraupena: 1 ordu.
Helburua: Amaierako saioaren helburu nagusia, bisitatu berri duten museoan ikusitako edukien errepasoa egitea da, bisitari esker bereganaturiko ezagupenak frogatuz.
Ikasleentzako baliabideak: ikasle bakoitzarentzako fitxa.
Garapena: Ikasle talde bakoitzari errepasu fitxaren bitartez museora egindako bisitan jasotako ezagutzak errepasatzeko aukera eskainiko dio irakasleak gelan. Hala, girotze saioan bezala, taldetxo bakoitzak bere fitxa eskuratuko du eta taldekideekin batera osatu beharko du. Behin taldetxo guztietako ikasleek euren fitxak osatutakoan, lorturiko emaitzak gainerako gelakideekin partekatuko dira.