Harrera bikaina museoen nazioarteko egunean
Museoen Nazioarteko Egunak harrera bikaina izan zuen atzo, igandea, Makina Erreminta Museoan.
Jende eta familia ugari gure industria-ondarea gertutik ezagutzen eta deskubritzen gozatu zuten.
Berrikuntza gisa, bisitariek pantaila interaktibo berriekin elkarreraginean aritzeko aukera izan zuten.
Gainera, GIE-Motorbike taldeak, EHUko Gipuzkoako Campuseko ikaslez osatua, beraiek diseinatu eta fabrikatutako moto elektrikoa aurkeztu zuen.
#MEmuseoa #MakinaErremintaMuseoa #MuseoMáquinaHerramienta #MuseoenEguna #DíaInternacionalDeLosMuseos


